Literatura errabinikoa
Literatura errabinikoak, zentzu zabalenean, juduen historian zehar idatzi errabinikoen espektro osoa hartzen du bere baitan. Hala ere, terminoak, askotan, Talmud garaiko literaturari erreferentzia egiten dio, eta literatura errabiniko moderno eta Erdi Arokoaren aurkako bezala, eta, horrela, Sifrut Chazal (hebreeraz: ספרות חז״ל euskaraz: «[gure] jakintsuen literatura») hebreerazko terminoarekin bat egiten du, non Hazalek, normalean, Talmud garaiko jakintsuei bakarrik erreferentzia egiten dien. "Literatura errabinikoa"ren adiera zehatzago hau (Talmudim, Midrash (hebreeraz: מדרש) eta erlazionatutako idazkiei buruzkoa, baina ez geroagoko testuei buruzkoa) idazkera akademiko garaikidean erabiltzen den terminoa da. Mefareshim eta parshanim (euskaraz: «iruzkinak») terminoek, testu bibliko eta talmudikoei buruzko glosario errabinikoen Talmud ondorengo idazleak aipatzen dituzte ia beti.
Literatua mishnaikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Midr'she halakha, Mishnah eta Tosefta (k.o. 200. urte aurreko materialen bilduma) literatura errabinikoaren lehen lanak dira, Judaismoaren Ahozko Legea eta irakaskuntza etikoak erakusten eta garatzen dituztenak. Jarraian bi Talmudak etorri ziren:
- Jerusalemdar Talmuda, c. k.o. 450
- Babiloniar Talmuda, aurreko testu guztien kanonizazio osoa c. k.o. 600.
- Traktatu txikiak (babiloniar Talmudaren parte direnak)
Midrasha
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Midrash (pl. Midrashim) hebreerazko hitz bat da,testu bibliko batean edo kanpoan xehetasun batzuk irakurtzeko moduari erreferentzia egiten diona. Terminoak testu midrashikoak ere aipa dezake, idazkera legal, exegetiko, homiletiko edo narratiboaren forman, Biblia edo Mishnaren iruzkin gisa maiz konputatua izan den irakaspen midrashikoen bilduma. Lan midrashiko "klasiko" asko garai mishnaikotik geonikora iragaten ari dira, antzinako materialetatik lan egin eta birlandu izanaren frogak erakusten dituzte, eta askotan aldaera anitzetan etortzen dira guregana.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Holtz, Barry W.. (2008). Back to the Sources: Reading the Classic Jewish Texts. Simon & Schuster ISBN 9781439126653..
- Introduction to Rabbinic Literature Jacob Neusner, (Anchor Bible Reference Library/Doubleday)
- Introduction to the Talmud and Midrash, H. L. Strack and G. Stemberger, (Fortress Press)
- The Literature of the Sages: Oral Torah, Halakha, Mishnah, Tosefta, Talmud, External Tractates, Shemuel Safrai and Peter J. Tomson (Fortress, 1987)